Podcast: Play in new window | Download
Mozal Legea izenez ezagun egin den Herritarren Segurtasunerako Lege proposamenak, protesta baketsu ugari zigortzeko bidea irekitzeaz gain, kazetaritza jarduna ere delitu bilakatuko du. Ez da Espaniako Estatuan informazio eskubideari eraso egiten dioten lehen aldia, baina esplizituki horretarako lege zorrotz bat indarrean jartzeko nahiak, gizarteko hainbat sektore jarri ditu jomugan. Horietan guztietan izango lukeen eraginaz, han eta hemen zenbaitek esandakoak audio erreportaje batean bildu ditugu: Argiako kazetari Axier Lopezen, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietaren, Gari Garaialde argazkilariaren, eta Naiz-eko kazetari Ion Telleriaren hitzak.