Irene Kaoss Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste hontako saioan Txingudiko lurretatik etorri zaigu bixita, Irundik datorren Irene Kaoss gaztea izan baitugu Arraioko gela arroxean!!! Techno ilunaren maitale, duela 8 hilabete inguru hasi zen nahasketekin saltseatzen, batez ere inguruko lagunek bultzatuta. Traktorrarekin hasi, eta cdj nahiz biniloekin ere pintxatu du bere ibilbide motz baina oparoan. Gaur egun Tunk eta Pagoa aretoetan ibilitzen da bere doinu ilunak zabaltzen, eta bere goitizenak dioen bezala, Kaos-a sortu ohi da  bere gailuak ikutu orduko!!! Atzoko saioan techno alemaniarra ardatz hartu eta ordubeteko set eder bat eskeini zigun!!! On egin eta UP THE KAIOLS!!!

IMG-20150311-WA0003

Hurrengo podcasta

EGUNEKO ADIERAZPENAK: 'Mozal legea', komunikazio esparruko profesionalek ikusita

ig. Mar 15 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan