Podcast: Play in new window | Download
Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik, bidaia informatibo txiki bat egin dugu Bizkaian zehar: hasteko, Durangoko Kurutziaga Ikastolan elikadura burujabetza praktikan jarriko dute, bertako baserritar batzuen ekimenez, eta horretaz hitz egin du Alazne Intxausperekin. Jarraitzeko, Bilbon dauden arazo batzuez aritu da Aitziber Ibaibarria EHBilduko zinegotziarekin. Eta, amaitzeko, Alvaro Hilario kazetariarekin kultura agenda jorratu du.