Podcast: Play in new window | Download
Teknologia berriak deitu ohi diegu, baina horietako askorekin hazi dira egungo gazteak. Haientzat ez dira horren berriak. Haien egunerokoan erabat barneratuta dituzte eta ondorioz hauen erabilpen egokia egiten ote duten galdetu ohi dugu askotan. Horretaz hitz egin dute Hamaika Telebistako lagunek Markina-Xemeingo gazteekin, eta haien hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.