Podcast: Play in new window | Download
Transgeneroa den ahizparen kasuaz mintzatuko dira Maddi Imaz eta haren ama Marijo Imaz gaur, Lazkaoko Gerriko txokoan, Pertsona naiz, ez transexuala hitzaldian. Etxean eta kalean bizi izan duten esperientzia kontatuko dute, eta aniztasuna aldarrikatu. Horren inguruan hitz egin du gaur Maddi Imazek Info7 irratian, eta haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.