Podcast: Play in new window | Download
Euskal Herrian hezkuntza ez formalean ari diren aisialdi talde eta elkarteen sarea da Amarauna. Elkarrengandik ikasi, elkarri lagundu eta hezkuntza ez formalari duen garrantzia aitortzea dira talde honen helburuak. Euskara eta euskal kultura ardatz izanik, balioen hezkuntza sustatzeko lanean dabiltza eta larunbat honetarako Jolasaz hezi kalea bizi jaialdia antolatu dute Zarautzen. Horren inguruan hitz egin zuten Irati Seijok eta Usua Martinezek Info7 irratian, eta haien hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.