Nola Aldatzen diren Gauzak #58 Nikola Tesla

Nikola Tesla; Korronte elektrikoaren bilakaera eta distribuzioa, gaur egun, erabiltzen ditugunak, asmatu zituen duela 100 urte. Nikolak, Niagara urjauzitan sortu zuen historiako lehen zentral hidroelektrikoa, martxan dirau gaur egun. eta teknika edo teknologiak ez du izan haurrerakuntza handirik garai haietatik.

Nikola Tesla zientziaren munduan gizon errespetatua izan zen, baina bere mundu idealistak ez zuen tokia mundu kontsumista.

Zergaitik da ezezaguna gaur egun?

Zergaitik textuliburutan, Marconi agertzen da irratiaren sortzaile bezela?

Zergaitik daude,bere dokumentu gehienak, Estatu Batuetako F.B.I aren eskutan?

Teslaren erronka handiena, energia garbia, doainezkoa eta mundu guztiarentzako eskuragaia lortzea izan zen, bidean ehundaka tresna asmatu zituen, irratia, filamentu gabeko bonbila, motore trifasikoa, korronte alternoa, zentral hidroelektrikoa…. Guzti hauek asmatzeko, bere buruan sortzen zituen diseinuak.

Thomas Alva Edisson eta Nikola Teslaren arteko borroka oso ezaguna izan zen garai hartan. Dirudienez Edissonek bere gain hartu zituen Teslak asmatutako patente asko.

Gaurkoan bere bizitzako zati batzu errepasatu ditugu, gure erara noski. Textu eta erreportai asko daude gaur egun honen inguruan. Irratsaioa entzun ondoren, interesgarria iruditzen bazaizue, Bere bizitzaz jakitea gomendatzen zaituztegu !!!!!!!!!!

 

 

Hurrengo podcasta

TERTULIA: inauterien jatorriaz eta gaur egun direnaz

og. Ots 12 , 2015