Podcast: Play in new window | Download
Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoak piztu zuen lehen izpia. Adierazpen askatasunari buruz hitz egiteko bildu zituen Berria egunkariak Asisko Urmeneta, Patxi Huarte Zaldieroa eta Marc Armspach Marko, eta elkarrizketa hartan sortu zen aldizkari satiriko bat sortzeko ideia. “Ezker eskuin ostiak banatzeko” zein jasotzeko prest daudela azaldu dio Urmenetak Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondori.