Javier Ganuza Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, aste honetan Javierski Ganuza handia izan dugu gela arroxean. Ermuar gazte hau 13 urteren bueltan hasi zen elektronika entzuten. Urte batzu beranduago musika hau ipintzen zuten lekuetan ibiltzen hasi eta bere barne entziklopedia garatzen hasi zen, musika, sortzaile, zigilu etabarren inguruan asko ikasiz. 18 urterekin bere lehen technics platerak lortu zituen, eta hortxe murgildu zen bere zaletasunean.

Urte hauetan Euskal Herriko eta inguruetako areto ugaritan ibili da bere doinuak zabaltzen, besteak beste, Txitxarro, Guass, Pagoa, Zul edota Itzelan. Espektro elektroniko zabala hartu ohi dute bere sesioek, Deep House elegantetik hasi eta Detroit-eko techno dantzagarri eta biziraino iritsiz. Gaurko saioan sesio pertsonal eta berezia egin digu!!! Benetan fiña lagunok!!! On egin eta UP THE KAIOLS!!!

Hurrengo podcasta

ASTEBURUAN, ZE INGOU?

lr. Ots 7 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan