Eremuz Kanpo 3×10 “Svankmajer bigarrenez”

prezit-628x356

Nahasketa film moduko bat. Komedia psikoanalitikoa deitu diodana. Hala dio Jan Svankmajerren argazki animatuak Pragako kaleetan, Prezit filmaren sarreran. Merke eta soil. Biluzi baina harro, beharrak haginak zorroztuta.

Eta gu are merkeago, soilago eta biluziago gatoz. Ez antzezle, ez animazio, ez argazki. Soinuak bakarrik. Katering eta garraioan are gehiago aurrezteko prest. Nahasketa irratsaio psikoanalitikoa dei geniokeen zerbait egiteko prest.

Urte berria, asmo zaharrak. Ongi etorri 2015eko lehen Eremuz Kanpora. Svankmajer, bigarrenez. Gidoian eta argiztapen lanetan Eneko Olazabal eta Txabi Landabidea. Soinuan eta animazioan Josu Zabala. Beste guztia zeure esku, edo zure belarri, entzule hori.

Hurrengo podcasta

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez 98# 2015-1-26

az. Urt 28 , 2015