Podcast: Play in new window | Download
Korrika kulturalaren egitaraua gaur arratsean abiatuko da, 20:00etan, Bilboko Guggenheim museoan. Egitaraua irekitzeaz Gose musika taldea arduratuko da, eta Joseba Sarrionandiaren hitzekin ondu duen Gosariak bilduma estrainekoz jendaurrean aurkeztuko du. Horren harira, Ines Osinaga musikariarekin hitz egin dugu, eta Sarri bafle batean ezkutatuta joan zen modu berean, hark esateko dauzkanak bafle bidez jendarteratu nahi dituztela azaldu digu.