XEREZADEREN ARTXIBOAK: YMAREN AMETSA, Thomas Meehan

ymaren_ametsa

Afari, bazkari eta zintzur bustitze etengabeen sasoi honetan, guk ere gure xanpain kopatxoa jaso gura izan dugu gure entzule guztiekin soltizioa edo urte zaharra edo berria edo dena delakoa ospatzeko, irribarre batez ospatu ere.

Sozializazio destroyerreko egun hauetan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana egitea eta ezezagunak elkarri aurkeztea ere. Anfitrioi lana ez da ez batere erraza batzuetan, eta halaxe erakusten digu gaurko ipuintxoak. Baina lasai, izenburuak dioen bezala, ametsa besterik ez da.

Urte berriko lehen egun honetan, barre egin dezagun apur bat elkarrekin Thomas Meehan-en “Ymaren ametsa” txantxa-ipuinarekin.

Itzultzailea: Ana Morales

Hurrengo podcasta

Adi 2015 01 20

ar. Urt 20 , 2015