Podcast: Play in new window | Download
Jomugan du Madrilek euskalgintza, edo jomugan du, behintzat, Carlos Urquijok euskararen normalizazioaren bidean egiten den guztia. Hain justu, Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako duen ordezkariak UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko hainbat udalen aurkako helegiteak jarri dituelako, batetik; eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskara planaren aurka helegitea sartzeko eskatu diolako estatuko abokatuari, bestetik. Horren harira, Mire Segurola UEMAko koordinatzailearen eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako diputazioko euskara zuzendariaren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenetan.