Hau historikoa da

Patan_Lalitpur

Hain kamiseta horia jantzi ez balu, nekez ikusi ahal izango genuen, ke artean. Azal eta fraka ilun. Lanean ari da, atzean bere ardura duena begira-begira ari zaiolarik.

Halaxe gogoratzen ditugu joandako irudiak, keaz estalita bezala, apur bat nahasi. Memoriak estalkiak jartzen dizkie denborak atzean utzi dituen irudiei. Lausotu egiten ditu. Ketan biltzen ditu. Unean uneko arnasez berotu beharrak eskatzen duen ahaleginez, halaxe saiatzen gara ikusten berritutako irudiak, begiak marra bihurtuta, fokalizazio-ariketa tenporalen bidez.

Nepalekoa da argazkia, Lalitpurrekoa (gaur egun Patan deitzen diote). Badu zerbait. Umearen begirada ikusten da, baina ez da ikusten. Atzean duen amaren begirada gehiago ikusten da, baina hala ere ez da ikusten. Badu zerbait, gure begiradatik ere. Nork begiratzen zaituen ikustea oraindik ez baita erraza.

Hurrengo podcasta

Txibierroak uluka #25 Barbie enprendedoreak, Jesusa Rodriguez eta Asistentzialismoa

al. Abe 22 , 2014
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan