Gorka Julio, Kabi@ gunea eta bertako programazioa #azoka49

gorka-julio

Kultura digitalo a ere kultura dela zabaltzeko sortu zen Kabia gunea eta, bertan, Maite Goñirekin batera eragile zereginetan dabilen Gorka Juliok esan digu, apurka-apurka, errotuta zeuden hainbat usmo gezurtatzen bere ekarpena egin duela azokako gune nagusiaren sarreran kokatuta dagoen gune honek. Gaur komunitatearen eta garatzaileen eguna izan dugu: goizean bloke irekian hizkuntzaren teknologiak izan dira hizpide, Xuxen zuzentzaile ortografikoaren bertsio berria aurkeztu da eta Okzitanian beren kultura sarean sustatzeko egiten ari direna. Arratsean, .eus domeinua, hitzaldi laburrak, Tribual aplikazioa eta tabu hitzaldi arrakastatsuak (hitz bat esatea debekatuta dagoen hitzaldiak).

Biharko euskontu.com, game erauntsia (bideojokoak). Herri liburutegi digitalak, herriko liburutegian ezarri daitekeen gailu txiki baten bidez liburuak partekatzeko aukera ematen duen ekimena.  Kultura librea, autoekoizpena, lizentzia libreak… Enpresarean eta olatucom ekimenen eskutik ekonomia sozialareki zerikusia duten enpresak ezagutuko ditugu bihar.

Hurrengo podcasta

Adesalambrar-141209

ar. Abe 9 , 2014
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan