Limoi mikatz askoa

Kanturatzeko moduan jarri ditu Josu Landak Miguel Hernandezen hainbat poema. Silaben musikaltasunari traizio egiten zaio hizkuntza batetik bestera pasatzerakoan, ez dago dudarik. Baina traizio bat egin behar baduzu, egin ezazu kantuan. Jar iezaiozu aire bat. Traditore kantaria hobea da, itzultzaile-traditore mutur okerra baino.

Konpromiso politikoa edo soziala erakusten duten poemak egin dira ezagun, Hernandezen kasuan. Maitasun kantak ere ez direla gutxiago bikaintasunean, ala diosku Munduko Poesia Kaieretako hitzaurreak, berari dedikatuak. Guk beraietan jarri dugu lupa, aste honetan.

Limoi mikatz askoa zenidan jaurtiki. Bestearekiko atxikimenduak beti dakar mingostasuna, nork beretzat duenaren zati bat abandonatu egin behar baita. Baina eskerrak hori duen eros-ak: maitatzen duenak min du, limoi minak dakar mikatza, begiak esnatzen dituen mingostasuna. Gozoa litzateke dena, bestela.

Hurrengo podcasta

TXAPA IRRATIAK 30 URTE:AZAROAK 30 AITOR ESCOBAR

al. Abe 1 , 2014

Podcast gehiago