Adesalambrar2014/11/18

Gaurkoan, elkarrizketa beharrean bi audio izan ditugu. Lehena, Argentinako 36 herrietako jatorrizko emakumeek egiteko asmoa duten proposamen baten ingurukoa izan da. Moira Millan maputxeak eman du azalpena. Apirilaren amaieran Jatorrizko emakumeen lehen martxa egingo dute “ongi bizi” martxa. Herriz herri atxikimenduak lortu nahian dabiltza eta emakumeen hausnarketa eta parte hartzea. Bigarren audioa ere, Argentinako jatorrizko herrietan osatzen ari diren erraminta politiko berri baten ingurukoa izan da.

Kolaborazioa, berriz, Txente Rekondok egin du. Palestinaren inguruko berriekin esnatu gara gaur eta berak ere, Palestina hartu du mintzagai, bi estaturen soluzioa agortuta dagoela dio eta 3. intifadaren atarian egon gaitezkela.

Hurrengo podcasta

Kontziliaziorako biderik al dugu?

ar. Aza 18 , 2014
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan