Eremuz Kanpo 3×02: “Gaua gauekoentzat”

eleanor

(guek ere, banpiroak garete: lehenengo pertsonan idatzitako saio bat)

Arima lapurrak, munstro odolzaleak, ume-bahitzaileak eta deabruak omen gara.

Baina egunekoek josi zituzten lege eta arauz haien orduak eta haien lurrak.

Haiek jantzi ziren debekuz eta zigorrez, ez gu.

Beraiek marraztu zituzten mugak eta altxatu zituzten hormak, eta gugandik babesteko zirela esan zuten.

Haiek piztu zituzten berriro burdinolak, arma berriak eta kate zaharrak lantzeko.

Eguzkia ezkutatu ostean teilatupean eta elizaren gonapean gordetzen ikasi zuten, eta kondaira basatiak kontatu zizkioten elkarri guri buruz, eta dardar egin zuten. Baina aspaldidanik gogoratzen genuen guk dardaraz eguzkiaren horzkada, eta aspalditik ikasi behar izan genuen ilunaren teilatupean gordetzen eta apaizen sotanetatik ihes egiten.

Gaueko deitzen gintuzten egunekoek, eta harrika eta suz bota gintuzten haien aldamenetik. Orain gu garenik ere ahaztuta dute. Baina hemen jarraitzen dugu. Baditugu izenak, eta izan, bagara.

Gaua, gauekoentzat. Eta gauekoentzat, gaua.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2014-10-31

ol. Urr 31 , 2014
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan