Berbaz: Mikel Azanza, hezitzaile bokazioz, coach senez.

metafora

Mikel Azanza, hezitzaile bokazioz, coach senez, beti ikasten
Iruñea eta Urdazubi artean haurtzaroa, fraile hasi La Salleko irakasleen eraginez,… eta puntu baten sentitu inguru hartan gizarte eskaerei eta euskerari entzungor egiten zitzaiela.
Urteak eman ditu irakasle eta zuzendari Artxandape Ikastolan eta kudeatzaile Ikastolen Elkartean.
Hezkuntzaz aritu gara, beraz, Mikelen pasio horri buruz, luze, gustora, labur azkenean,…
Eta oso gustora jardun gara ere Coaching zer dan hobeto ulertu nahian. “Coachee”/tomatea—“coach”/makila bikotea, tomatea bera eta bere nahia erdigunean jarrita, erantzunak barruan ditugula argi izanda eta pertsonen eremu mugagabe eta zoragarri horretan aritzeak eman ohi duen zorion beteaz,…

Mikelek doaneko “coaching” saioak eskaintzen ditu, bere trebaldiko praktikaldian gainera!
Entzun gura?
Erreferentziak:
Mikel Azanza: mazanza57@gmail.com ; 605710535
Kantuak:
Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)
Hodeiak (Rafa Rueda)

Hurrengo podcasta

SASI GUZTIEN AZPITIK:Helduentzako nazioarteko txotxongiloen XII. Mostra

az. Urr 22 , 2014