Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako gaia: Irratia. Irratiaren historia labur-labur azalduta, irrati-uhinen eragina eta garrantzia agerian uzten duten bi gertakariri buruz hitz egin dizuegu. Bata, Orson Wellsek Munduen gerra nobela irratian antzeztu zuenekoa; bestea, berriz, Peppino Impastato esatari italiarraren hilketa.
Irratiari buruz kantatzen diguten hainbat abesti jarri ditugu, hala nola, Elvis Costello, The Clash eta Itoiz. Paperean idatzitakoak ere ez ditugu ahaztu gaurkoan, eta besteak beste, Charles Bukowskiren A radio with guts olerkia euskaratu dizuegu.
Ez mugitu diala, hemen jarraituko dugu-eta, eguzki irratian.
On egin!