Lilitegi antzuak

Eta zer egin du bada maitasunak hainbeste jende edukitzeko gero bere alde. Gatazka denean zentroa eta horren arabera beste guztia. Gerra bat, gerra txiki askok osatzen dutena. 700 mila giltzarrapo Parisen. Pont des Arts. Milaka Maga. Milaka Horacio. Maitasuna izan badela sinetsi nahian. Edozein tokitan sinatzeko prest. Badela zerbait, giltzarrapo bakoitzeko erortzen den zubi bat gehiago. Inora ez mugitzeko gauden lekutik. Aginduak dira kale bukaeratik datozenak. Irla bihurtu dadin norbera bere horretan. Lur azpiak zulatzen jarrai dezagun. Hori baita maitasuna. Goroldioz estalitako estatuak garbitzeaz sobera aspertua den adineko langilea erretirorako geratzen zaizkion egunak zenbatzen. Zubia erratzez ferekatzen duen bitartean aspaldi entzun ez dugun abesti hori kantatuz entretenitzen dena. Gauza arraroak dituelako maitasunak. Urrutien duzunean egiten zaizu etxekoen. Hurbilen duzunean egiten zaizu arrotzen. Hara! txanpon bat. Zer den patua… Ponts des Arts. Maitasunak desegin zuen zubia.

Hurrengo podcasta

212.- Zuria Beltzez 14-10-05 (kantak zuritzen)

al. Urr 6 , 2014

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan