Tenedorea uretan

Adina izango da, baina azkenean, urteen poderioz, zure burua urtaroen arabera autoerregulatzen ikasten duzu. Joan baitira euri zaparradapean kalean saltoka ibiltzeko garaiak. Etorri baita nostalgia, hosto jausiekin batera, Frantziako kanaletako ur geldiaren antzera, dena urpetzera.

Kazetariek gura dutena esango dute. Ez dugu jada goizean goizeko kronika entzun beharrik, egunak badoazkigula sentitzeko. Hareaz betetako bainujantzia egunero kenduko bagenu bezala da. Egun bat gutxiago. Errazagoa da joandako ordu galduak faltan sumatzea, probetxuz gastatutako orduen onurak zenbatzea baino.

Celosamente gordea badator berriz, udazkenarekin, poz apur bat zabaltzera bazterretan. Olatu berrien eta zaharren artean zein alde dagoen ez baitakigu. Ez dugu lortuko, baina saiatuko gara olatu berriak bidaltzen, itsaso barrurantz, opariren bat daramatela magalean.

Hurrengo podcasta

36.- Zuria Beltzez 09-11-29 (iraganeko sesioa)

al. Ira 29 , 2014

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan