Podcast: Play in new window | Download
Erretako paperak datoz berriro bueltan, harriak erortzen dira zerutik, izoztutako garbantzuak ematen dute, justu kaleak buelta hartu eta pintada hori agerian uzten duen lekuan, zuk duela zenbait urte burua makurtu eta ezikusiarena egin zenuen leku horretan bertan. Eta gero galdetuko dute zergatik idatzi, zertarako esan. Saturatutako garunak badaramatzagu lepo honi itsatsita hemendik hara. Hemendik hara ere ez badira ailegatzen barrutik hainbeste ernegatzen gaituztelako kanporatu behar izaten ditugun horiek denak. Zein duten helburu ez dakigunean. Nor nahi duten heriotzara kondenatu, nor limurtu eta deblauki erdibitu. Eta batzuetan gorrotoarekin. Eta besteetan amodioarekin. Baina hor geratzen dira izkinaren batean, eguzkiak erretako zuhaitz hosto antzuen antzera, zerbaiti heldu nahian, zerbait eragin nahian ernatutako garbantzu aleak, itzulerako bidea ez ahazteko jarri zituenak norbaitek hor. Hitzek betetzen ez duten beste guztia, isiltasunak oihukatzen du. Askotan ez dakigu bietako zeinek daraman gugandik gehiago.