Podcast: Play in new window | Download
Madame De Staëlek dio pertsonak ez direla aldatzen, maskara kentzen dutela. Beraz, bizitza denboran zeharreko maskara kentze konstante bat izango litzateke. Onartuko bagenu, beti ere, bizitza aldaketa konstante bat dela. Biluzte bat, agian. Lokatz kapak deusezte jarraikor bat.
Baina Katherine Mansfield hartzen duzu, eta hau esaten dizu: “benetan da beldurgarria bakarrik egotea. Noski hala dela. Baina ez ezazu zure maskara kendu, azpian beste bat prest izan aurretik. Izan daitekeen maskararik izugarriena, baina maskara bat, finean.”
Nork sinets dezake maskara kentzea dela onuragarri. Nork nori egiten dio onura maskara kentzen duenean. Maskara jantzita, egia gehiago esaten eta erakusten direla
Aste honetan, Donostiatik datoz guardak Celosamente Gordera. Iratxe Esnaola eta Ion Olanok atondu digute letra bazkaria, maskara bat plater gisara hartuta. Bai baitakite zerbait gaiaz, iazko Egiako Porrontxo jaietan POEMASKARADA antolatu zutenetik. On egin.