Erregeri zor zaiona

Han zerua. Eta apur bat harago zeruertza. Ibiltzerik ez dagoen lur eremua, mendilerro zeharkaezina. Gorpuz osatutako hariztia. Errepikapen ziklikoa. Mende hasiera gris bat gehiago. Muga kantari pasatzen duen estraperlista. Itsasoak hondoratutako belaontziaren saihetsak bistan. Agerikoa baino ikusi nahi ez duen jende andana. Orain mugitzen ari den zerbait. Arroka bat, beti hor egon dena. Izenik gabeko zera bat; abandonua, etsia, galtzaile izendatu duten baten azken arrapostua. Jendearen joan-etorria. Zarata ulergaitza. Adosterik ez dagoen egia, kontsentsuz ezarritako gezur meharra. Kaioak azken haragi zatien bila hurbiltzen direnean nabari den urduritasuna. Umetan hunkigarri zitzaigun soinua, abesti bat izatera heltzen ez den zerbait. Ilunpean oihartzun bihurturik, ahots idor bat zure izena zirriborratzen, hormaren bestaldetik datozen kolpeak. Eguzkia gorritzen den une harrapaezina. Zerua zatitzen duen argigunea. Milaka pertsona elkarri eskutik oratuz. Zain bat, gure gorputzean puzten ari dena.

Hurrengo podcasta

205.- Zuria Beltzez 14-06-08

al. Eka 9 , 2014

Podcast gehiago