Garazi Arrula guarda lanetan Celosamente Gordean

Ikasitako begiekin ikusten dugu mundua. Ikasitako hitzez eraikitzen dugu inguru bat, itsutasunetik libratuko gaituen koartada miopea, deblauki eroriko den arrazoiaren mendetako pisu astun hori. Iluntasunak argitasun eza suposatzen duelako gutako gehienontzat. Murrizte bat, ezintasun bat, itsutasunaren aurreko espantua. Beste bat da, zer den benetan ikusi nahi duguna eta zer erakusten digutena. Zergatik sortzen duen gutako gehienongan beldurra argitasun ezak, erabateko iluntasunak. Kontuan hartuta, iluntasun horretatik sortu direla gure burmuinak gobernatzen dituzten kondaira interesgarrienak.Eskaparate erraldoi baten aurrean eseriz egin dezakezu froga. Begiak itxi eta entzuten duzunari jarriz arreta osoa ordu batez. Begiak itzalita, zaratatik ihes. Saiatu handik gurera, eta bidean ezer galdu gabe, itzultzen. Gaurkoan, celosamente gordean, Garazi Arrula, iluntasunaren eta argitasunaren guarda lanetan.

One thought on “Garazi Arrula guarda lanetan Celosamente Gordean

Comments are closed.

Hurrengo podcasta

GORA ETA BEHERA (196) Fermin Etxegoien baino freakiagoak!!

al. Mai 12 , 2014

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan