Zinema uneak .::. 2014.05.02

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Astero bezala, gure saioan azken estreinaldiak, albisteak berrienak, telesail baten barrenak eta, nola ez, soinu banda zoragarri baten abestiak izango ditugu. Estreinaldien artean zer? Aste honetan, Gosearen jokoen ildoa jarraituz gazteei zuzendutako pelikula berri bat, Dibergente; Woody Allen lagun duela, John Turturro aktoreak zuzendutako, idatzitako eta protagonista duen azken filma, Gigolo-mutila; eta, azkenik, etxetik heltzen zaigun dokumental ausart bat, Oiartzun eta euskal gatazka protagonistak, Echevarriatik Etxeberriara ekoizpenean. Telesailen unean, Jack Bauer protagonista; hurrengo astelehenean telebistan bueltan egongo dela eta, 24 telesaila berreskuratuko dugu gurean. Eta aurkezpenean azkena, baina saioan lehenengo atala izanen den albisteen txokoan; Star Wars, Justiziaren liga, Hobbita, X Men edota True Detective protagonistak, besteak beste.

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 26 .::. 2014.05.02

Hurrengo podcasta

90seg #92

og. Mai 1 , 2014
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan