AISZIRIMOLA: Zaharra naiz, eta?

atsoak

Gaurko irratsaioa barre algara artean pasa badugu ere, hainbat kontu ekarri ditugu zuen belarrietara: azalerako ipuinak, gurasoen whatsapp taldeak euskaraz aritzeko, umeek etxeko zereginetan parte hartzeko proposamenak, eta beste hainbeste.

Gai nagusia, ordea, zaharrek/agureek/atsoek hartu dute. Gure jendartean adinekoak gutxiesteko joera dagoela eta artikulua idatzi du Amelia Barquinek. Zer dela eta esangura negatibo hori zaharrekiko? Honekin erlazionaturiko beste post bat ere ekarri dugu tartea aporbetxatuta: Atso eta agureen Manifestua.

Hausnarketarako musika aproposa izan dugu Hutsa bikote akustikoaren “Adinaren erlojua” kantuarekin batera.

Haur, gazte, heldu zein zahar… egin barre eta izan zoriontsu!! Muxu muxu handi handi bat 😛

**Oharra: Datorren apirilaren 29an itzuliko gara saio berriekin. Ondo izan!

Hurrengo podcasta

Low, Parole eta Crash of Rhinos taldeekin Salda

al. Api 14 , 2014
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan