AISZIRIMOLA: naturarekin hezi

HUERTO~2

Natura eta inguruneak eskaintzen dizkigun heziketa eremuak izango ditugu hausnarketarako gai nagusi. Berdeguneak, errekak, txabolak, aintzirak, hondartzak, lokatzak, makilak, harriak… naturak emandako egoera eta materialekin jolasean daudenean askatasun sentsazioa eta lasaitasuna areagotzen direla ikasiko dugu, beste hainbat konturen artean. Hazi hezi aldizkariaren artikuluaz baliatuko gara horretarako: “Heziketa berdea”.

Albisteen atalean nesken eta mutilen komunak bereiztearen inguruan gogoeta ekarriko dugu irratsaiora, Irlandan adimen paralisia duten haurrekin ibiltzeko arnesa asmatu dutela jakingo dugu, eta, besteak beste, Topatu.info-ko formazeutika atalean bideo ediziorako liburuxka eskura jarri dutela komentatuko dugu.

Hurrengo podcasta

XEREZADE: Lur gau ibiltaria,Mia Couto

az. Api 2 , 2014