Album bat, konfesio bat #49 Dr. Feelgood – Malpractice (1975)

Canvey Island moduko paraje batetik rock’n’roll talde bat sortzea ez zen askok espero zuten gauza bat, baina 1971an lau gazte hauek elkartu zirenean heurek maite zituzten erreferentziak batu eta Ingalaterran hasi berria zen hamarkadako talde garrantzitsuenetako bat sortu zuten. Ia lau urte eman zituzten lehen diska argitaratu arte, baina pena merezi izan zuen itxaroteak. 1975 urtearen  barruan bi album kaleratu ondoren Londoneko pub zirkuitoaren erregeak bilakatu ziren zuten zuzenekoa dela eta. Zuzenekoak elektrikoak, izerditsuak, energikoak ziren. Wilko Johnson kitarra joleak eszenatoki gainean mugitzeko zuen era konpulsiboa eta robotikoa hipnotikoa zen, zearo txuriz jantzitako Lee Brilleaux abeslaria lurrean bueltaka eta jauzika ibiltzen zen bitartean. Ez zenekien begiak itxi musikarekin gehiago disfrutatzeko edo zabal-zabalik eduki bik0te frenetikoaren paiasadaz gozatzeko. Laugarren diskoa grabatu eta gero Wilkok taldea utzi egin zuen eta bera izaki konposatzaile nagusia, gauzak ez zuten berdinak izeten jarraitu. Baina legatua hor dago. Ahaztezinak dira. Batzuk horrela pentsatzen dugu behintzat. Canvey Islandeko askoren moduan.

“Pedals? I’m a guitarist not a cyclist” Wilko dixit

Hurrengo podcasta

BERBAZ: Amaia Ibañez, Eskenan atzealdean

og. Mar 20 , 2014
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan