Podcast: Play in new window | Download
Beste astebetez, bueltan da Muffin Beltzak Eguzki Irratira. Oraingoan, Berlinera egin dugu jauzi, historia, batez ere historia garaikidea, inon baino ageriago agertzen den hirira.
Bertan bizi den Landerren bitartez errepasatu ditugu Berlinek azken mendean bizitako gorabeherak, eta baita gaur egungo bizimodua ere. Aitzakia hartuta, Gontzal Agote etorri zaigu estudiotara, eta Berlinen girotutako zinemaz mintzatu gara berarekin. Eta Alemaniaren berri izateko horren urrun joan beharrik ez dugunez, Nabarreriako gure estudiotik jeitsi, Arga ibaia gurutzatu eta Alemanen pasealekuraino egin dugu jauzi. Patxi Larrionek azaldu digu toponimo berezi honen jatorria.
Hau guztia seriotasunez baina umorerik galdu gabe, eta tartean, gure Ximus xelebrearen komeri berriak entzunda. Merendatu edo gosaldu gurekin, madalena beltzak esnean bustita! On egin!
Kexak, kritikak, protestak eta proposamenak: muffin@eguzki.net