Galiarren Aroa

Gaurkoan Josune Uriberekin hitz egiteko aukera izan dugu San Telmo Museoak berriki zabaldu duen “Galiarren aroan” erakusketaren inguruan. Erakusketa Maiatzaren 25a arte ikusgai izango dugu Donostiako museoan eta honen inguruko hainbat ekintza ere antolatu dituzte bertan.

Bestalde, sagardotegi garaian murgilduta gaudela aprobetxatuta, Gipuzkoako Sagardoaren Elkarteko Unai Agirrerekin hitz egin dugu sagardoa eta bere dastaketaren inguruan, ikuspuntu historiko batetik. Izan ere, nahiz eta ez jakin zeinek sortu, gaur egun baino hedatuago  zegoen elikagai honen kontsumoa Euskal Herrian eta Erdi Aroan jada dokumentatua daukagu.

Bukatzeko, Jon Martinezen kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan emakumeen parte hartzea gasteizko 1976ko langile borrokan izango du hizpide. Gai interesgarri zein ezezaguna oraindik ere.

Hurrengo podcasta

Obabako testiguak #24 | 'Amaren heriotzak libreago egin ninduen', Mari Luz Esteban

ol. Ots 21 , 2014
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan