AISZIRIMOLA: Umeen plazera eta kilikiliak

25793Gaurko gure irratsaioan gurasoei zuzendutako gutun bat ekarri dugu zuen belarrietara, edoskitze eta amatasunaren 25 argazki historiko gomendatu dizkizuegu orrialde honetan bisitatzeko aukera emanez, Bizkaiko Urtxintxa Eskolako ikastaro baten berri ere eman dugu: Garapenerako Hezkuntza eta Kontsumo arduratsua. Topatu.info atarian formazeutika atalean eskegitako “La luna en ti” hilerokoaren inguruko dokumentala gomendatzen dizuegu, besteak beste.

Baina gaurko gaia nagusia umeen masturbazioa izan da, horretarako bi artikulu izan ditugularik ardatz, Pikara Magazineko sexu aholkularitzako bat eta Axala blogeko bestea.  Nola hitz egin umeekin masturbazioaz eta ume batek bere amarekin izandako elkarrizketa. Hausnarketarako tartean gure proposamena “Egin kilikili bizitzari!”, kilikiliak zer diren jakin nahi baduzu sakatu botoia eta entzun Aiszirimola.

Hurrengo podcasta

Klioren Basoa, Gamazada

ar. Ots 18 , 2014