Zinema uneak .::. 2014.01.17

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Gaurko saioan aurkezten ditugun estreinaldien artean, proposamen euskaldun bat: Asier ETA biok, Aitor eta Amaia Merinoren dokumentala. Lan honekin batera, Idris Elbaren Mandela: Mitotik gizonara eta Martin Scorsese eta Leonardo DiCaprioren arteko azken elkarlana, Wall Streeteko otsoa. Azken albisteen tartean, Urrezko Globoak eta Oscarrak protagonistak; lehenengoak pasaden igandean eman zirelako, bigarrenak bere izendapenak ezagutzera eman dituztelako. Sari hauekin batera, Avatar edota Superman vs. Batmanen inguruko azken nobedadeen berri emango dugu, besteak beste. Azkenik, aste honetako telesaila, Syfy katearen miniserie bat da: Tin Man, Oz-eko aztia istorio klasikoaren bermoldaketa interesgarri bat. Dena, gure asteroko soinu banda misteriotsuarekin.

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 12 .::. 2014.01.17

Hurrengo podcasta

RZ: gripea gainditu nahi?

ol. Urt 17 , 2014
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan