Nor dugun guarda – Edu Zelaieta

Ez dira oraindik igaro, kasurik tristeenetan, letretako ahots aitortuek erakusten dituzten asmo handinahiak. Ahoa ireki eta bozgorailua pizten zaiela iruditzen zaien profeta-usteko iritzi-emaile autoanplifikatuak. Gizarteak berezkoa duen zarataren gainetik planeatzen ari direla uste duten sermoilariak.

Edu Zelaieta Anta. Gasteizen sortua. Irakaslea EHUn, eta idazlea. Ez da kasu triste horietako bat. Gerundioan ikusten du bere burua, poeta bati munduan ordena jarri behar duela eskatzea izugarrikeria dela deritzo, harro dago bere miseriez, jendaurrean autokritika egiteko gaitasuna duten pertsonak atsegin ditu.

Ahots txikiak dira entzun behar direnak. Gizarteak berezkoa duen zarataren barrutik arrantzatu behar direnak. Zalantzatiak, isil-isilik ezustekoak ematen dituztenak. Gaur, Edu Zelaieta, Celosamente Gordean.

 

 

Hurrengo podcasta

GORA ETA BEHERA (171) FOLIE A TROIS...

ig. Abe 22 , 2013

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan