Mein Kampf-en egile-eskubideen gorabeherak Zaharrak Berrin

Aste honetako Zaharra Berrin Etor Telleria eta Jon Martinez kolaboratzaileak entzuteko aukera izan dugu. Etor arkeologia ekintzak finantzatzeko bestelako bideak aztertu ditu gaurkoan, izan ere crowfunding-a edo mikromezenasgoa arkeologiaren mundura ere iritsi zaigu, eta Euskal Herria ez da  salbuespena izango.  Bestetik, Jon Martinezek Arabako auzo elkarteen hastapenak eta indarra azalduko du, batik bat Gasteiz eta Laudiko kasuetan.

Baina kolaboratzaileetaz gain, gaurkoaste honetan bertan agertutako historekiko erlazioa duten bi berri komentatuko ditugu. Batetik, Babariako Gobernuak Hitlerren liburuaren gainean dituen egile-eskubideak 2015ean galtzeak sortzen ari duen aferaz hitz egingo dugu. Bestalde, orain  400.000 urteko Atapuercako gizaki baten ADN ia osoa ezagutzera eman dutela komentatzeko parada izango dugu.

Hurrengo podcasta

Hau Mundu Bitxia- Hontzak eta Artelatza

az. Abe 18 , 2013
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan