Soneto bat euskarari

Hortzak atera nahi dizkigute, irribarrea lapurtu aurpegitik, hitzak kendu, izenarekin batera izana ezabatzeko. Beraien hizkuntzan konta dezagun gero, noizbait izan ginena, noizbait izango ez direnei.

Julio Sotori irakurri diogu asteon, Berria egunkarian, euskarak daukan bakarrean, Valentziatik Gorritira maestra etorritako emakume haren historia. Frankismoaren etxeko lanak egitera etorritako harena eta bere esanetara, etxeko hitzak eskolara bidean utzi behar izan zituzten milaka ume haiena.

Ezer gutxi zuelako ospatzeko euskaldunak atzo, herenegun, gaur, bihar, etzidamu. Inoiz izandako ezer, egundo heldutako inongo, ez bataila txiki ezta oroigarririk ere.

Hortzak dira atera nahi dizkigutenak, esnezkoak genituelakoan, irribarrea lapurtu aurpegitik, gatzik gabeak irauten genuelakoan, izenarekin batera izana ezabatzeko azkenik.

Bizia sortuz ezagutu dugulako jarraitzen dugu bizirik.

Hurrengo podcasta

RZ: Zentzumenak nola landu

al. Abe 2 , 2013