Adesalambrar 2013ko Apirilaren 30a

Bihar langileen nazioarteko eguna denez gero, horren inguruan burutu dugu gaurko irratsaioa, astearen errepaso laburra egin ondoren. Igor Urrutikoetxea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren lehenaren harira Gazara joandako LABko sindikalista. Palestinako eremu horretako langile klasearen egoeraz hitz egin digu. Esan beharra dago, nahikoa kostatu zaigula telefono bidezko konexioa ezartzea, eta ondorioz, hamar bat minutuz Irakeko egoerari buruz grabatuta genuen elkarrizketa jarri behar izan dugu, hutsunea betetzeko. Ondoren, Andaluziako Langileen Sindikatuko (SAT) kide den Nestor Salvador izan dugu telefonoaren beste aldean, Andaluzian garatzen ari diren borroka ildoen inguruan berbetan. Larunbatean Arrasaten burutuko diren Askapenaren II. Formazio mintegietan parte hartzeko deia  luzatu dugu.

Hurrengo podcasta

Mundu hotsak: 2013/5/1

og. Mai 2 , 2013
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan