Podcast: Play in new window | Download
Ez obeditu inori. Zure lekuan iraun. Jaso kolpeak baina ez txintik erantzun. Egin oihu barrurantz eskumuturrak eta orkatilak bihurritzen dizkizutenean. Ikusi txoriak erortzen eta harri puskak hegan. Heldu gogor ondoan daukazunari, eguzkia ateratzear da bulebarraren bestaldetik, orain harresiaren parte zara, orain ez dute zirrikiturik aurkituko. Ez ahaztu gehiago garela, kostatuko zaie gu hemendik ateratzea. Beti ez delako indartsuena izaten garaile nahitaez. Mundua buruz behera irudikatuz egin dugu gure lekua munduan. Beldurrik sentitzen ez duen jendeak ematen die beldurrik gehien. Bi begi dira, zugan izu-ikara sortu nahi duten bi begi, gainontzekoak menpean hartzera ohituegi daudenak, betazalik ezagutzen ez dutenak, minaren aurrean ezer ez sentitzeko ikasiak. Hori baino ez. Obeditzera mugatzen diren haragi puska astunak, automata uniformatuak, bi begi, arrazoi bakarrari erantzuten dion pentsamenduari lotuak.
Zuk ez obeditu inori, zutundu zure konbikzioetan, ubeldutako haragiak baino luzaroago iraungo du saminak ubeldutako burmuin baten baitan. Kolpeak bueltan etorriko zaizkie noizbait, nahiz eta orain ez horretaz jabetu.
Minak baino arrazoiak, luzaroago irauten du herri baten gogoan.
One thought on “Herrizko harresia”
Comments are closed.