Celosamente Gordea 130120 (Ez duzue lorik egingo)

Ezin badugu ametsik egin, ez dizuegu lorik egiten utziko. Arratoiak gara orain, eta katuak. Zuen bizilekuak inguratuko ditugu, zuen telebistak bonbardatu, zuen burmuinak fumigatzeko gero, sofan loak hartzekotan zaudetenean. Milaka izango gara zuen etxe atariak okupatzera hurbilduko garenak, oihu egingo dizuegu belarrietara, tinpanoak lehertuko zaizkizue, ez zarete ezertaz gogoratuko biharamunean. Ezin badugu ametsik egin, zuen merkantzia bagoiak asaltatuko ditugu lurrez, airez eta itsasoz. Zuen hegazkinak bota, zuen estatuen gainean erori daitezen denak. Gure oin hotsak entzungo dituzue gauez hona eta hara gabiltzanean, ez zarete ilunpetan gu ikusteko gai izango. Moderniaren eskaparateetan idatziko ditugu zuei esateko genituen guztiak, zauritutako animalien ankerkeriaz baliatuko gara, mendeetako basakeria guztia etorriko zaizue bueltan. Gupidagabe, gordin, ez da zuen hezurrik ere geratuko lurrazalean.

Ez dizuegu lorik egiten utziko, zuen ametsak kolonizatuko ditugu, barrutik jango zaituztegu, zuen familiak exekutatuko ditugu plaza erdian. Amets egiteari utz diezaiogun lortu duzue baina aurrerantzean lorik egin ezinda bizi diren pertsonak izatera kondenatuko zaituztegu. Arratoiak gara orain, eta katuak.

Hurrengo podcasta

90seg #46

og. Urt 17 , 2013

Podcast gehiago