Podcast: Play in new window | Download
Euskal Herriko disko bat berriro ere daukagu oraingoan. 1986ko udan irtendako albuma. Lehenengo aldean Potato daukagu eta Tijuana in Blue bigarrenean. Orduan ez zen arraroa disko batek ematen duen aukera konpartitzea. Hemen agertzen diren abesti asko talde bi honen klasiko bilakatu ziren, esate baterako Potatoren “Miguelin el cashero”, “Jamaika ska” eta “Babilonia” eta Tijuana in Blueren “Tijuana in Blue”, “Rebelión medieval” eta “Bebe y olvídalo (pero sin pasarte)”. Ezinezkoa da abesti hauek gabe jai giroko Euskal Herri bat imajinatzea.