Celosamente Gordea 121223 (Speak white)

 

Inuit herriaren jakindurian belaunaldiz belaunaldi gordetako esaera zaharrak dioenez; hizkuntza omen da erabileraren poderioz zorrozten den tresna bakarra. Horrela, elurrak elur izateari utziko dio noizbait beraien hankapeetan, bizirik mantenduko da ordea haien mintzairan.

Zorroztutako hizkuntzak haragirik gogorrena ere moztu dezakeela diote hangoek, izoztutako baleak hitz hutsez zatitzen zituztela garai batean, ez zela beste ezer behar, hitz egokiez baliatzea nahikoa zutela horretarako.

Lurrak ere ebaki ditzake hizkuntzak, hizkuntzak ere marraz dezake lurraldea eta ezpain ederrenak zartatu, baina lurrak beti ez du hizkuntzarekin bat egiten, hizkuntzak ez du nahitaez lurrik zedarritzen eta ezpainek itxita daudenean ez dute deusetarako balio.

Zorroztutako hizkuntzari egunero eman behar zaio jaten, ez dio ezeri beldurrik eduki ohi, esker onekoa da, berdin moztuko du lurra hankapean, zein ezpaina hortz aurrean, inor hura isilarazten ausartzen den bakoitzean badakielako zer erantzun behar duen eta nola.

Hurrengo podcasta

Grapes of wrath pelikula, Montehermoso jauregia eta bibliografia

og. Abe 20 , 2012