Adesalambrar. 12/12/18

Irratsaioa asteko kronikaren hasi badugu ere, irratsaio berezia izan da gaurkoa. Lehenik bi audio izan ditugu. Lehena Hondurasko Partido Libreko kidea den Jose Luis Baquedanori egindako elkarrizketa bat zen. 2009ko estatu kolpearen jarraipena eginez, justizia gorte goreneko kide batzuk aldatu dituzte. Horren inguruan aritu da Baquedano eta herritarren nahiaren inguruan. Ondoren beste audio bat entzun dugu eta honakoa Argentinan egin berri den jatorrizko herrien komunikazioaren inguruko kongresuari buruzkoa izan da. Ondoren Argia aldizkaritik jasotako bi testuren irakurketa egin dugu. Bata Van hiri kurduaren ingurukoa zen eta bestea, berriz, Sacha Rosero Ecuadorko Kitxuari egindako elkarrizketa izan da eta Kitxua hizkuntzaren egoeraren berri ematen zuen.

Hurrengo podcasta

bertsoinka 12-12-20

az. Abe 19 , 2012
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan