ADESALAMBRAR 2012/11/20

Gaurkoan azkeneko momentuan entzun dugun berriarekin hasi dugu irratsaioa. Hamasek Egiptoren bitartekaritzarekin  su etena  deitu du. Azkeneko egunetan,  Israelek Gazan egindako sarraskia ikaragarria izan da. Palestinar ugari hil dituzte eta Hamas borrokarako prest zegoen. Horrez gain, PKK-ko presoen gose grebaren amaiera edo FARCekoek gobernuarekin hasitako solasaldiaren inguruan aritu gara asteko kronikan.

Guillermo Askapenakidea izan dugu ondoren, Palestinatik hasi, mundu arabiarrera joan eta Sirian amaitu du eta koiunturaren hausnarketa egin du. Azkenik, Zebrabideko kideek aurreko egunean Asier Huegun eta Gari Udaberi egindako elkarrizketa izan dugu, atera berri duten 74 egun: Colombian bahituta liburuaren inguruan hitz egin dute eta Asierrek bahituta egon zeneko esperientzia kontatu du.

Hurrengo podcasta

Gurasuak irratsaioa

az. Aza 21 , 2012