Podcast: Play in new window | Download
Zurik badugun galdetzen digunari su ematea ez da bekatu. Eskerrik eman gabe urruntzen bada ere, ez gara haren atzetik joango. Inork ez duelako koblakaririk behar inguruotan, inork ez du arrakastaren garretan hiltzera kondenaturik bizitzea merezi, dena ez da ohitura, dena ez da errua, dena ez da barkamena eta hala ere, bizitzak betunezko paradoxa bat izaten jarraitzen du. Zerua itsaso zikin bat balitz ere ez genioke gora begiratu eta irribarre egiteari utziko.
Sua behar genuen eta sua da daukaguna. Erretako enbor hondarretan ikusiko da nor dugun guarda. Gaurkoan, gurekin, Eneko Barberena, Celosamente Gordean.