Zama

Munduak gehiago pisatzen du orain, puzzlea da iragana, geureaz hitz egiteari utzi nahi genioke zama hau arintze aldera, egunak dira atertzerik lortu ez dugula baina horrek ez du zerikusirik gainera datorkigunarekin, guardasolik gabe ere ibil gintezkeen nahi bada, puzzlea da iragana ordea, munduaren pisua bider bi daramagu aldean, elkarri botatzen dizkiogu kulpak, artistak gara horretan, ez dugu madarikatu gabeko lurrik utziko hurrengoetarako, elkarren bizitzak zamatzen ematen dugu denbora batez ere, maiz errudun sentitzen gara zerbait apurtzekotan ikusten dugunean, munduaren zama astunagoa zaigu euriak atertzerik lortzen ez badu egunetan, egongelaren erdian bukatu gabe utzitako puzzlea da iragana orduan, maitatu bezainbat gorrotatzeko programatutako gizabanakoen multzoa garela esango genuke okertzeko beldurrik gabe baina isildu egiten gara, elkarri laguntza eskatzea baino nahiago dugu bertan behera iraun.

Behin ohitu ginen guardasolik gabe ibiltzera, munduaren zama lehortutako zatietan erdibituz gero, ikusteko parada izan dezagun gutxienez.

Hurrengo podcasta

3 kortxean disko berriak eta kontzertuen agenda nagusi

ol. Mai 18 , 2012

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan