Errepublika eta gerra zibila Markina-Xemeinen

Gaur Zaharrak Berri irratsaioan EHUko irakasle eta soziologoa den Patxi Juaristik Markinako fronteaz hitz egin digu. Ikertzaileak ehun testigantza baino gehiago bildu ditu eta 2011an Markinako frontea liburua argitaratu zuen.
Ondoren Juanjo Hidalgo Aunia aldizkariko kidearekin Euskal Herriko guadameziak aipatu ditugu. Larruz egindako koadroak dira guadameziak, eta XVI eta XVII. mendeetan ohikoak izan ziren arren oso gutxi gelditzen dira Euskal Herrian. Material organikoa denez kontserbatzio txarra dauka eta horregatik gelditzen dira hain gutxi.
Alba Fernandez eta Libe Ramilak grafitti-ei buruz hitz egin digute artearen txokoan. Banksy grafiteroren obrak aipatu dituzte, besteak beste.

 

Hurrengo podcasta

Bidasoa attak! - Punk Txekiar Errepublikan

ol. Mai 18 , 2012
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan