Etzan bare

Oreka galtzen dudanean etzan egiten naiz. Nahikoa da laino bakar bat teilatu hauek gerizpetan uzteko. Etzanda gogoratzen ditut ondoen ahaztu nahi nituzkeen denak. Hari fin bat da pentsatzen duguna sentitzen dugunarekin lotzen duena. Arnasa hartzea gogoratzea bezain sinplea izan daiteke mundua etzanda ikusten duzunean. Leihoak zabalik hartzen du loak mundua, euria hasi baino minutu batzuk lehenago. Barrutik ala kanpotik bustiko diren jakin gabe biluzten diren gorputzak kalean, hiru punturekin bukatzen diren esaldiek ezkutatzen dute beste guztia. Zeruan labaintzen diren hiru laino, oreka ez da inon existitzen, bustitako lurrak dira emankorrenak, nahikoa da laino bakar bat hiriko teilatu guztiak gerizpetan uzteko. Zutik ikusten zaitut, etzanda gogoratu nahi zaitudanean.

Hurrengo podcasta

Inoren Ero Ni 3 Kortxean

ol. Mai 11 , 2012
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan