Arrantzaleen mundua ZAHARRAK BERRIn

Ostegunetan ematen dugu historiaren berri Hala Bedi irratiaren sintonian, eta gure lana hori izaten denez, gaurkoan desagertzear dagoen lanbide bati buruz aritu gara. Arrantzaleei zabaldu dizkiegu ateak eta Luis Arregirekin hitzegin dugu. Arregi, Azti-Tecnalia Itsas eta Elikagaien Zentru Teknologikoko kidea da, eta orain del a hilabete batzuk ekin zioten proiektu bati buruz argibideak eman dizkigu: Arrantzaleen ezagutza proiektua. Arrantzaleen bizitza eta lanbideari buruzko jardunaldiak antolatzen ari dira Euskal Herriko hainbat herritan lanbide zahar bezain zail honi buruz.

Horretaz gain gure kolaboratzaileak ere etorri zira Zaharrak Berrira. Alde batetik, Jaione Agirre izan dugu gurean eta ibilaldi historiko eder bat proposatu digu: San Vicente de la Sonsierra eta Pecina herriak ezagutzera gonbidatu gaitu. Eta ibilbide honekin ez baduzue aski, historiari buruzko irakurketa batzuk ere proposatzen ditugu. Horretarako Xabi Gomez gure aditua etorri da eta nobedade bibliografikoak ekarri dizkigu.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2012-05-11

ol. Mai 11 , 2012
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan