Batxikaboko erretaula Zaharrak Berri irratsaioan

Apirileko ostegun honetan artelan multzo bat ekarri dugu ZAHARRAK BERRIra. Batxikaboko erretaulak dira, eta pluralean diogu bi erretaula direlako, bata bestearen atzean. 2006an hasi ziren Batxikabo herri txikiko egurrezko erretaula zaharberritzen, eta haren atzean horman pintatutako beste bat aurkitu zuten zaharberritzaileek. Historia bitxia daukate biek. Zaharberrikuntza prozesua nolakoa izan den kontatuko digu estudioan izan dugun Dolores Sanz zaharberritzaileak.
Horretaz gain Etor Telleria gure arkeologiak arkeologia industriala zer den eta nola egiten duten lan azaldu digu. Eta saioa bukatze aldera, Manex Mantxola eta Fermin Txibitek literaturaren mundura eraman gaituzte. Jack Kerouac-en On the road, eta Chuck Palahniuk-ren Fight Club liburuen inguruan hitzegingo digute.

Hurrengo podcasta

Bidasoa attak! Punk Bratislavan

ol. Api 27 , 2012
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan